2022(e)ko abenduaren 11(a), igandea

17

Nic jada ez dut deus ardietsico,
lur gogor bainan berri bat içan ecic;
ez derauçut açalpenic çor, seme,
aitari ere promesic eman ez neraucon beçala.

Gorde çaitez guiçaqui eta herrienganic,
isiltassunean vici eta goça,
lant eçaçu irabacitaco lurra,
ibil lagun çaitzan brisaren hurrupa emearequin,
ez baituçu hura baino proprioagoric.

Ni ez naiz guehiago vici
herriaren promesetan,
ez dut açalpen guehiago emanen
nere lurraren berotassunean,
eta çor dietzodan lanac quittatuz
neure eguinen dut lur berri eta isila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

49

Negarretan da umea Bustalveinten, lainhoac maite cituen guiçaldietaric joan guintecençat otsoaren bihotzeraino.