2022(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

5

Ausardiaz maitatu dugu eta irmo,
oinazturac eraman gaitu, distirac, kemenac,
biratu gara eta elkar ulertu dugu, soric gabe,
gorphutz bakarra içandu gara, larrazqueneco mendiac beçain sendoa,
bainan, maitatu ez dugunean...
maite içan ditut azquen aldera gure cerua hausten çuten tontor gorac,
ceruco hostoac erorcen ikussi ditut, lehen beçala,
eta ceruac ceharcatzen gure beguiradac,
maite içan dut jotzen guintuen haicea,
maite içan dut çure escuez eguina.

2022(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

4

Gaizquia jassan duenac badu tormentuaren çuhurtassunaren berri,
badaçagu eguitateen egoquitassuna,
ez ditu munduco atseguinac eçagutzen, hutsalqueria baicic,
esquerrac emaiten ditu setiatuta egoiteagatic
amodioaren cinçur çorionsuetan.

3

Ba al dago moduric arima bat mila phusca gardenetan aphurcecoz?
Çathiric ttiquiena hartu eta vicitza berri baten eraiquitzecoz?
Ba al dago moduric orhoimena çathicatzecoz?
Çathiric barnecoena hartu eta vicitza asque baten eraiquitzecoz?
Norc du eçagutzen emaztequi ororen secretua?
Ba al da arimaric premian? Ascatassunic emotionean?
Samurtassun phusca bakartia eta emotionezco crystalla
da bere ascatassuna amesten duen guiçonac behar duena.

49

Negarretan da umea Bustalveinten, lainhoac maite cituen guiçaldietaric joan guintecençat otsoaren bihotzeraino.