Hamaica erhiren artean bilhatu cintudan;
aurkitu, enganatu eta maitatu cintudan;
adostassuna itchuraren soldatapeco erhailea da.
Bezperaren orgiatic sorthuren da
sastacatuco çaituen eguia.
Haraguia clascatuco derauçu etsiac;
mingarra cenuen, urdina, cikina;
garrasiac ez deraue barkatzen ceruaren cumeeri.
Musu hantuez beztituren da horrorea,
çure bulharrez erdituren nigarra,
eta sabelean aussiquico nau
etsai ahanciaren kedarrac.
Ez duçu nahi, ez eguin incirin,
ez daquiçu, ez duçu igarri,
ez çaitecen secula içan
ecein ere itsassoren ongarri.
Ez çait eria nehoiz hain sarcorra içanen
nola cerorri aguituren çaiçun
noiz beguiaren urac gueldi daquiçun gutia
desherrian tipi dieçaçun.
2024(e)ko urriaren 11(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
51
Ez cenuen ethorri beharric, hain urrunetic ene escailetaric, ez cintudan munduratu behar hain feiros ene erraietaric. Chaosaren phesquiça hu...
-
Ez ditut musquil guciac bildu, ez sorhoac oro landu, bainan çure musuec culuncatu naute, çure phenceec eman goria, çure bessarteac hobia, sa...
-
Hamaica erhiren artean bilhatu cintudan; aurkitu, enganatu eta maitatu cintudan; adostassuna itchuraren soldatapeco erhailea da. Bezperaren ...
-
Negarretan da umea Bustalveinten, lainhoac maite cituen guiçaldietaric joan guintecençat otsoaren bihotzeraino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina