2023(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

39

(Menerren caxcotic
Pyreneoac dira larrazquena,
bozcario pilpira, pausaleku,
xendra eta othoitz.)

Cer speroco dut arratsetic?
Nun atzarrico naiz bihar?

Haran eta iraganguia hauec,
ahanz gaitzatelaric,
gure idurico içanen dira.

Ez dugu belharraren icerdia eçaguturen,
ez dugu ilhun guicenetan ihes eguinen;
bilhuz içanen gara
çu eta ni, bi iboi
arratsez, ametsez,
sarrio ici hauen arimaco.

51

Ez cenuen ethorri beharric, hain urrunetic ene escailetaric, ez cintudan munduratu behar hain feiros ene erraietaric. Chaosaren phesquiça hu...