2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

13

Badaquit ez dutala erançunic jassoco,
ez dituzte jada çure beguiec ekaitzac ceharcatzen ganibet çorrotzac anço,
ez dioçu jada otsoaren behari eusten,
bakarric daquit nere çoria çureari joa dela.

Ez dago oceanoric guehiago,
nehoiz ez dautaçu erançunen.

Sarri goçatuco ditut nere gaztaroco belhardi verdeac,
berriz ibilico naiz ohico lekuetaric,
baina nehoiz ez, nehoiz ez, dautaçu erançunen.

Eta aurkituco ditut baquea eta berce begui batzuc,
eta irribarre eguinen dut,
baina nehoiz ez dautaçu erançunen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

52

Nehoiz ez dugu eçagutu non harcen çuen pausu isiltassunac, non cetzan azquen hitza, nora doan. Ez da picorric akitu behiala alhorrec hegan e...