2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

14

Amodiozco hitzetan ditut
belhardien umoa eta itsassoaren bethetassuna gurcen,
paisaiaren eta bessoen hurbiltassuna.

Çure maitassun arrocac, cerurateco bideac;
mendi lepho artean nere aventura goxo-goxoa dabil;
çure ithurburuac, ceinetaric paradisua çaitan jariatzen,
leunac eta arraitsuac nola elhur erori berria,
içotza edosquitzen dudano, errez eta ithoz.

Horrelacoac içan çaizquit çure potac eta anceac,
çure hanca airosac, udaco belhar frescoac,
eta çure begui vici eta karsuac
nola animalia bassati bat harriabarrac erroiztua.

2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

13

Badaquit ez dutala erançunic jassoco,
ez dituzte jada çure beguiec ekaitzac ceharcatzen ganibet çorrotzac anço,
ez dioçu jada otsoaren behari eusten,
bakarric daquit nere çoria çureari joa dela.

Ez dago oceanoric guehiago,
nehoiz ez dautaçu erançunen.

Sarri goçatuco ditut nere gaztaroco belhardi verdeac,
berriz ibilico naiz ohico lekuetaric,
baina nehoiz ez, nehoiz ez, dautaçu erançunen.

Eta aurkituco ditut baquea eta berce begui batzuc,
eta irribarre eguinen dut,
baina nehoiz ez dautaçu erançunen.

2022(e)ko urriaren 1(a), larunbata

12

Lo bakartietan eçohico eguia dago,
ahaztuco diren tenoreetan eta çure hitz soilduetan;
vicitza osso bat dago soinu mututan concentratua.

Bada çure ahotsaren ihincean, eguzquiac quiscalia,
edertassun ikaragarria eta oihu bat arrailgarria
çure visaia bethico içoztuco didana, luçamendu gabe.

Vicitza osso bat dugu eurian barreiatua;
ihes eguiten duen maitassuna vicitzeco grina da,
berea ez den eta lotzen gaituen territorio batera helcea.

49

Negarretan da umea Bustalveinten, lainhoac maite cituen guiçaldietaric joan guintecençat otsoaren bihotzeraino.