2024(e)ko urriaren 11(a), ostirala

46

Hamaica erhiren artean bilhatu cintudan;
aurkitu, enganatu eta maitatu cintudan;
adostassuna itchuraren soldatapeco erhailea da.

Bezperaren orgiatic sorthuren da
sastacatuco çaituen eguia.

Haraguia clascatuco derauçu etsiac;
mingarra cenuen, urdina, cikina;
garrasiac ez deraue barkatzen ceruaren cumeeri.

Musu hantuez beztituren da horrorea,
çure bulharrez erdituren nigarra,
eta sabelean aussiquico nau
etsai ahanciaren kedarrac.

Ez duçu nahi, ez eguin incirin,
ez daquiçu, ez duçu igarri,
ez çaitecen secula içan
ecein ere itsassoren ongarri.

Ez çait eria nehoiz hain sarcorra içanen
nola cerorri aguituren çaiçun
noiz beguiaren urac gueldi daquiçun gutia
desherrian tipi dieçaçun.

2024(e)ko urriaren 7(a), astelehena

45

norc
eta norat

sua çara
ez çara egundaino ene ezpainetaric jaio
eta çure credoac manatzen nau

vorondatea çara
gurthuco ez dudan idoloaren
haragui herratua

erhoa çara
ene fedea arbuio duen herra
ihesari irri bat ukatu cion
lurrinaren symboloa