2023(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

39

(Menerren caxcotic
Pyreneoac dira larrazquena,
bozcario pilpira, pausaleku,
xendra eta othoitz.)

Cer speroco dut arratsetic?
Nun atzarrico naiz bihar?

Haran eta iraganguia hauec,
ahanz gaitzatelaric,
gure idurico içanen dira.

Ez dugu belharraren icerdia eçaguturen,
ez dugu ilhun guicenetan ihes eguinen;
bilhuz içanen gara
çu eta ni, bi iboi
arratsez, ametsez,
sarrio ici hauen arimaco.

2023(e)ko urriaren 26(a), osteguna

38

Iritsico çait, azquenean,
haranetaco isiltassuna, bideen gaua,
ilharguia eta hostoac oincatzen ditudano.

Iritsico da eta irabacico du.
Nehoiz Ez
da viciaren icena,
hutsuneen aihena,
taupada asquea.

Iritsi
eta haicearen asca içanen naiz.

2023(e)ko irailaren 7(a), osteguna

37

Gogoan çaitut…
eta herstura hunec erroa erauzten daut.

Ametsetan çaitut…
eta berriz verdatuco othe dira orchideac?

Çure beguiac beçain heceac ez dira nehoiz içan
hurrupatu nituen distirac
gaztaroco errequetan,
gaueco tantac, goiz haste orotaco lilituco direnac
itsassoan laztan çaitzadan arte.

2023(e)ko abuztuaren 29(a), asteartea

36

Içan da hotza
çu çorioneco ikustean, orbainic gabea,
isilpean ceriçun heriotzaz bethea.

Gauaren desherritic celatan ukan dituçu
hamaica huts, gaztetassun hutsean,
eta, maiz jocatutaco atharian,
beguiz joa cenuen çoria, placerez assea.

Heldu naiz eta ez cinen,
negua çaiçun guelan
secula ez cintuen vicitzac agurtu,
bainan...

... jossia gueratu çait orena, bethi.

2023(e)ko abuztuaren 25(a), ostirala

35

Haur urrunac
itzalac isil,
esnez bethetzen ditu
galdeac,
camamilac hurbil.

2023(e)ko abuztuaren 11(a), ostirala

34

Asse cinen,
bainan egunen batean ez naiz egonen.
Xerka arico naiz
non ez nauçun vicico.

Pausuaren heguian
sephac quirrinca eguiten ciçun;
hiraz duçu airatu.

Çure begui bilhuciac
nere hisiaren
goldeac ciren,
bainan ez naiz egonen.

Musuec
xaxa litzan
haicea bilhatzen çuten,
eta egun horretan
saphac atseden hartuco du
Aphroditaren oihanean.

2023(e)ko abuztuaren 4(a), ostirala

33

Ez dira goiz aguercen ephel egunac,
heriotzaren çaporea diçu akidurac.
Hitzez nahicoa içanen duquet?
Çorioneco hura ceinec...

Ez daquiçut cer galdeguin.
Barkamendua, ausarqueriaz;
goiztiriaren dohaina, aithorçaz.

2023(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

32

Ez nindaquien cer behar nerauçun offritu
ezeta nola consolatzen ahal cintudan,
bethi mindu nau arraposturen escasac.
Ez nindagoen hor
eta ez çaitan axola içan.

Ixtant horixe dugu eternitatea:
oraina iragan bilhacatu çaiçun ainuria,
hotzikara ceinetan ethorcecoa atzendu
eta, gauaren inharren ancean,
spacioa hutsarequin bat eguin baitzenuen.

2023(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

31

Uda cen, egüerdia,
beroa murruac ahalque gabe jotzen hassia cen
eliça aphal eta bakartiari
landa verde-heceetan.

Barruan, harrizco pareta aratzez,
harrizco voz soil eta sendagarriez,
docena bat personac
elhe frescoz dute vicia bilcen.

Eta... tupustean hautsitaco viciari,
negu luceec colpatuari,
uda urriquigabearen hatsean
seguida eman dio mysterioac
fedezco murruac dituen eliçañoa
miresten duten mendien azpian.

2023(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

30

Mila modu daude ulerceco
euria çure gorphutzean bilhucic dagoela,
hamaica çure açalaren lurrina arnasteco,
çazpi çure bulharretan gurina edateco
eta bakarra quiscalcen çaituen aiztoa içaiteco.

29

udaco gau beroan
euri jasaren ondoan
hogueita borz urthe dira iragan
eta çure urrina dut ussaindu
amorioaren atharian

eta ez nauçun hitzic eguin
ez cinen urrin bera
bainan ez dut secula ahancico
amorioaren aldarrian

2023(e)ko ekainaren 16(a), ostirala

28

Çure bilha noa, beguiratzen dauçut, icendatzen çaitut.

Neroni naiz harrotzen çaituena, venda eta mailu bilhucia,
ethor nerequin, ez suffritu,
ez içan çoçoen beldurra,
jaquiçu eguia barnean datzala,
campoan ez dago mila musu lor ditzan bessoric
… eta çarthailu bat speroan.

Behin, dembora lucez…

Behin hondar ithurritic heldu cinçaizquidan hoztuta,
virgina eta lohia gogoratzen çaitut,
gorria, emea, hamaica sahatseco içaquia,
miraila, mozcorraldi bethea.

Berce behin ere, berce behin,
hotza eta arno…

Eta hunaino iritsi naiz, azquen belça içanen naicen jaquin gabe,
communera botataco vicitza sastarra,
urac du eremaiten eta ura vicia da.

2023(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

27

Beguiratu eta ençuten diçut,
eta hitz eguiten duçu, cantu, garrasi, hasperen,
eta ez dago imagina ez neçaqueen ja ere,
irritsic garbiena vici dut.

Ezpainari eguiten dioçu hozca,
inguruari soa,
irriño bat ondoan... eta çure sabel guriac
nere pensamenduac ditu erhotzen:
açala laztancen niçuque
nere quitzicapenaren fruituaz
hitz samurrez, mehequi,
eta hamaica gau emanen nituzque çurequin jolasean
favore amaiecin batean,
ceren mereci duçun arreta
libertateric karsuena baita.

2023(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

26

ez nuen aditzen
berceren egunerocotassunac estutzen ninduen
ez du atercen
bainan bakartassuna dago edertassunean

ez ditut viciquide
ez dathoz bat orhoitzapenac
bainan seculan ez naiz içan
husquerien bidaide

xumetassunari diot behatzen
gauça guttic dute importa
hots eta urrin batec
udara baten ferecac

larrazquenari buruz
pausu gabe oinez
berriro naiz içan nincen hura
eta viciric naiz

2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

25

bercec scriba dieçaçun eta gorets çaitzan, herri

nor naicen badaquiçu
sorthu nincen lurrean nagussi çarela dioçu
nor çaren ez daquiçun arren

arduragabe vici çara
norc emanen jaquiterat engainuaren desencusa?
behar othe nuen ophari moçorro hitsa?

maradicatzen çaitut, primadera ustel,
eta derauçut scribatzen

2023(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

24

elkar eçagutu guinuen
thoquiac ez du axola
nehoiz ez dute thoquiec axola

astebethera musu eman guinion elkarri

eta hautsa utzi dautaçu
eta seme bat
ama jada eçagun ez duena

bainan nic berce vici bat dut
ez naiçate berbera

eta cinen thoquian
orain aulki huts bat dago

hautsaren hutsa
hutsaren hautsa
eta seme bat

 

2023(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

23

Athalase xamurrenean,
mysterioaren ezcaratzean,
viciaren arrailean ari nauçu,
hordi arraila… ezti-uretan hustuz.

Hazcurri emeagoric ez çait
dembora laboratzen dudano,
lurrinic ez duçu hain mehea,
goçagarriric ez horren trebea.

Anartean içanen nauçu aldi oro,
athartean… goxoro urthuz ossoro.

2023(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

22

Çure beguietan, oceanoac...
cer desira nabalac!
Sapharen bethean
dakusquite nere beguiec;
çureec, candalu ancean.

2023(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

21

Norc hitz eguinen du naretassunaz?
Ez, ez naiz ni.
Ene nare aldi sagaratu hunetan
erraiac leherraraztea berceric ez dauçut nahi
bekatu çucen batez.

Norc hitz eguinen du amodioaz?
Ene atseden urthu hunetan
çauriac gurthuco dauzquiçut eta eritassuna milicatuco,
mihiaz sendatuco dauçut
odola, ceina hocitzen den
erraiac elicatzen dauzquitan sutic.