2023(e)ko irailaren 7(a), osteguna

37

Gogoan çaitut…
eta herstura hunec erroa erauzten daut.

Ametsetan çaitut…
eta berriz verdatuco othe dira orchideac?

Çure beguiac beçain heceac ez dira nehoiz içan
hurrupatu nituen distirac
gaztaroco errequetan,
gaueco tantac, goiz haste orotaco lilituco direnac
itsassoan laztan çaitzadan arte.

52

Nehoiz ez dugu eçagutu non harcen çuen pausu isiltassunac, non cetzan azquen hitza, nora doan. Ez da picorric akitu behiala alhorrec hegan e...