2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

16

Urec cirtatzen duten içarra çara,
putzua non arima iguerian ari den,
ustea eta realitatea çara,
goiceco ihinz guria, bilhur hetsia.

Eta ez dute ene beguiec jassaiten ahal universoan bainu harcea
xortetan çu iduricatu gabe,
beharric naturaz bethea,
bethiere çarela ene ametsen goiztiri hecea.

Bainan… cerengatic ez dituzte urec bustitzen
çure malko iciez ene beguiac?
Çorigaiztocoa date arimaren urec dakarten assea?

2022(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

15

Ceruan bada pilçarric,
çauri eta lainhoric.

Ez dago perfectioneric Lurrean,
aisa gutiago Ceruan;
ez dira nehola ere bethi goçoac
Creationearen sagar çoriac,
eta placent çaizquit çure bulhar garratzac,
çure arrail astun eta garrasi ahatsac.

Ceruari galdeguinen diot
Creationearen pitzadurec duten cençuaz,
urratuac çaizquidan urrhatsen miseria sainduaz,
hoben handiec dautaten miragarri xothilaz.

Lurrean bada itcharopenic,
minez eta herioz landaco bethequiçunic.