2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

7

Çure ciurtassuna exploratzeco moduric hoberena da
arguiçaria sutan içaitea,
çure sumendiaren eruptionean sarraraciz.

Çure segurtassuna exploratzeco moduric hoberena da
çure agoniac modellatzen dituen escuac içaitea,
bessarcaturic hilceco beldurra içaitea, desiraren ikarec itsutuac,
çure gorphutzaren pitzadurac nabarmencen dituen arcatza içaitea,
bolborategui bat sutan içaitea, lehertu eta iragarcecoz
hisia garela, afana, irrica, apeta, arimen jusa.

2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

6

Enea,
lerro hauec compreni ditzaçularic,
ez negar eguin,
ez malcoric isuri,
ez bada neuc eguin gabeco malco guciengatic.

51

Ez cenuen ethorri beharric, hain urrunetic ene escailetaric, ez cintudan munduratu behar hain feiros ene erraietaric. Chaosaren phesquiça hu...