2021(e)ko urriaren 15(a), ostirala

2

Cascorateraino iritsita
ez da nehoiz jaquiten noiz den belhardia finitzen,
noiz hego haice epheleco bolada goxo hau acabatzen,
eta hain dut eguiazcotzat vici gaituen amodioa,
ecen ez baita munduan belhardia finituco didanic.

1

Hostoac cimelduric
sorcen da amesteco embaraçua.

Nehoizco çuhaitzic galantenean
du causitzen ene arimac çure aleguia,
eta uric baicic ez den ithurrian
hasten çaicu debrua meditationetan.

Idequiac çure begui lausengariac,
ene barneac eguiten diçu engainu,
eta behin amestu nuena, berriz,
halacoetan çait ufa eta desengainu.

Ametsac cimelduric,
sorcen dira hostoac çure escuetaric.